Lur-jausia Zaldibarren

Dike bat eraikitzen ari dira Zaldibarko zabortegian AP8ko lau erreiak irekitzeko

Anboto 2020ko eka. 12a, 12:47

600.000 eurotik gorako kostua edukiko dute lanek. Uztailaren hasieran amaitzea aurreikusten du Ingurumen Sailak.  

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailetik adierazitakoaren arabera, dike berri honek bi helburu izango lituzke: beste lur-jausi bat hori "indargabetzea", eta Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen bilaketa lanak amaitutzat eman diren zonaldeetako "lurrazala sendotzea". "Hartara, segurtasun handiagoz lan egiten jarraitu ahal izango dute beste eremu batzuetan". 

6.500 metro kubiko hondakin

Bestalde, "behin-behinekoz" autobidearen albo batean bildutako hondakinak (6.500 metroko kubiko, Ingurumen Sailaren arabera) 1 zenbakiko Segurtasun Gordailura lekualdatzeko baso-pista bat irekiko dutela adierazi dute Ingurumen Sailetik ohar berean. Neurri honekin, "650 kamioik" herrigunea igarotzea ekidingo da. "Bi ekintza hauei esker, by-passa kendu eta AP-8ko lau erreiak zabaldu ahalko dira" azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!