Lur-jausia Zaldibarren

Zabortegiko lur-jausia gertatu zela lau hilabete bete direla gogoratu dute Zaldibarren

Jone Guenetxea 2020ko ekainaren 6a

Zallan, Elgetan, Eibarren, Ermuan eta Markinan ere mobilizazioak egingo dituzte. 

Zaldibarko Verter Recycling zabortegia amildu zela 4 hilabete bete dira gaur. Hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak hainbat mobilizazio antolatu ditu.  Zaldibarko manifestazioa 13:30ean abiatu da. Lur-jausiak harrapatu zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan izan dituzte. Bestalde, gertatutakoaren inguruan erantzukizunak eskatu dituzte. Arratsaldean beste hainbat herritan mobilizazioak egingo dituzte.

  • Elgeta 20:00 plazan
  • Zalla 20:00 udaletxean (manifestazioa)
  • Eibar: 18:00 Untzagatik (manifestazioa)
  • Ermua: 20:00 plazan
  • Markina: 20:00 goiko portalean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!