Zabortegiko lur-jausia gertatu zela lau hilabete bete direla gogoratzeko mobilizazioak iragarri ditu Zaldibar Argituk

Jone Goienetxea 2020ko ekainaren 3a

Maiatzeko mobilizazioen irudiak.

Zapatuan mobilizazioak egingo dituzte Zaldibarren, Zallan, Elgetan, Eibarren, Ermuan eta Markinan.

Datorren zapatuan, ekainak 6, Zaldibarko Verter Recycling zabortegia amildu zela 4 hilabete beteko dira. Hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak  mobilizazioak iragarri ditu. Mobilizazioetan segurtasun neurriak beteko direla azaldu dute. Lur-jausiak harrapatu zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak ez dituzte aurkitu oraindik. 
 
EGUNA: ekainak 6, zapatua
 
  • Zaldibar 13:30 udaletxeko plazan
  • Elgeta 20:00 plazan
  • Zalla 20:00 udaletxean (manifestazioa)
  • Eibar: 18:00 Untzagatik (manifestazioa)
  • Ermua: 20:00 plazan
  • Markina: 20:00 goiko portalean
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!