Bigarren auto-istripu bat izan da Zaldibarren, eta anbulatoriora eraman dute gidari bat

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 28a, 10:43

Goizeko 7:50 aldera istripu bat izan da Zaldibarren, A-8an, hondakindegiko lur-jausiaren bypass parean. Gerora bigarren bat izan da, lehenengoak sortu dituen  auto-ilarek eraginda. 

8:15k aldera eguneko bigarren istripua izan da Zaldibarren, A-8an, hondakindegiko lur-jausiaren bypassean. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute. Gidarietako bat arinki zauritu da eta Durangoko anbulatoriora eraman dute. Istripua Donostiarako norabidean gertatu da. Uneotan ez dago auto-ilararik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!