Auto-ilarak daude A-8an, Zaldibar parean, bi autoren arteko talka dela-eta

Anboto 2020ko maiatzaren 28a

Auto biren arteko txapa itstripua izan da Zaldibarren, A-8an, hondakindegiko lur-jausiaren bypassaren parean. Istripua 7:50 aldera izan da eta auto-ilarak sortu ditu Donostiarako norabidean. Ertzaintza egoera leheneratzeko lanetan dabil uneotan. Auto-ilara batzuk sortzen ari dira tarteka. Istripuan ez da zauriturik egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!