EH Bilduren ustez Zaldibarko Udalak ez du zabortegian gertaturikoa argitzeko borondaterik

Anboto 2020ko mai. 21a, 12:05

EH Bilduk sei puntuko mozioa aurkeztu zuen astelehenean egindako bilkuran. EAJk eta PSEk kontra bozkatu zuten. 

Sei puntu zituen alderdi independentistak aurkezturiko mozioak. Besteak beste, inguruko neurketen (ura, airea...) emaitzak publiko egitea, zabortegiko hondakinak nora eramango diren argitzea edota Eitzaga eta Sallabenteko bizilagunei "azterketa mediko espezifikoak" egiteko konpromisoa hartzeko eskatzen zitzaion Zaldibarko Udalari. "EAJk eta PSEk aukera galdu dute gertatutakoa argitu dadila eskatzeko eta informazio guztia emateko. Gertatutakoa argitzea eta erantzukizun politikoak eskatzen jarraituko dugu" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!