Domekan erasoa salatu zuen emakumea babesteko elkarretaratzea egin dute Zaldibarren

Anboto 2020ko mai. 20a, 10:27

Dominika talde feministak protesta egin du domekan emakume batek jasandako erasoa salatzeko. Dozenaka lagun bildu dira udaletxeko plazan.

Dominikaren arabera, gizon batek emakume baten "espazio intimoa inbaditu" zuen domeka eguardian. Horrez gainera, emakumea "babes gabe" utzi dutela salatu du Dominikak. "Eraso sexista gutxi ez, eta gainera, esparru ofizialeko bidea hartuta ere, bertan alboratua izan da" azaldu dute mobilizazioan. Horrez gainera, indarkeria matxistaren aurka lanean jarraituko dutela adierazi dute. "Kasu honetan bezala, (in)justizia sistemak babes gabe uzten gaitu erasoen aurrean: erasotua sinestu eta babestu beharrean, albo batera utzi, gutxietsi edo salaketa bera karga handi bat bihurtuz. Argi dugu, guk sinesten dizugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!