PPko bi eurodiputatuk eginiko galderei erantzunez, Virginijus Sinkevicius Ingurumen komisarioak esan du "kasuaren larritasuna" ikusita, Batzordeak "aztertu" egingo duela Zaldibarko zabortegian gertatutakoa. "Arloan eskumena duten agintariek eta auzitegiek horiek detektatu, zaindu eta, azken batean, zigortu behar zituzketen", gaineratu du Sinkevicius-ek BERRIA egunkariak bere webgunean jaso duenez.