Merkataritza berpizteko bono kanpaina martxan jarriko du Zaldibarko Udalak

Anboto 2020ko mai. 11a, 11:46

Bost euroko bonoak jarriko dituzte zaldibartarren eskura. Maiatzaren 15etik aurrera erabili ahalko dira. 

Herritar bakoitzak bi bono eskuratu ahal izango ditu, eta 15 eurotik gorako erosketetan erabili ahalko dituzte kanpainara atxikitako saltokietan. Bonoak maiatzaren 13tik aurrera jaso ahalko dira, udaletxean bertan, 09:00-12:00 eta 15:00-17:00 bitartean. 

Zaldibarko Udalak 8.000 euroko diru partida bideratu du kanpaina honetara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!