Booktuber lehiaketa antolatu du Zaldibarko Udalak

Anboto 2020ko mai. 7a, 13:02

Parte hartzaileek gustuko duten liburuari buruzko Booktubea, hau da, bideo laburpena egin beharko dute.

Bi kategoria izango ditu lehiaketak, eta bietako irabazleek herriko dendetan gastatzeko 50 euroko bonoa edukiko dute.

Proposamenak aurkezteko maiatzaren 18ra arteko epea egongo da. Irakurzaletasuna sustatzea da ekimen honen helburuetako bat. Aurkezturiko lanek euskaraz izan beharko dute, irakurritako liburua gazteleraz dagoen kasuetan ere.

Lehiaketarako oinarriak zehatzago jakiteko, Zaldibarko Euskara Zerbitzuaren Facebook orrialdean edo udalaren webgunean ikus daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!