Lur-jausia Zaldibarren

[ARGAZKI GALERIA] Lore eskaintza egin diete Sololuzeri eta Beltrani, desagertu eta hiru hilabetera

Aritz Maldonado 2020ko mai. 6a, 15:29

Omenaldia egin diete hainbat herritan Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran Zaldibarko hondakindegiko langileei, hauen desagerpenetik hiru hilabete bete ostean. 

Hiru hilabete igaro dira Zaldibarko Verter Recycling hondakindegi behera jausi eta Sololuze eta Beltran bertan harrapatuta desagertu zirenetik. Zaldibar Argitu plataformak deituta, lore eskaintza egin diete biei hainbat herritan, tartean, Zaldibarren (herrigunean eta Eitzaga auzoko plazan) eta Mallabian. 

Hiru hilabete hauetan hainbat mobilizazio deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak, Sololuze eta Beltran aurkitzea, eta hondakindegiko krisiaren auzia argitzea eskatuz. Iluntzerako "burrunbada" deitu du Zaldibar Argituk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!