Zaldibar Argitu plataformak biharko egunean zehar lore eskaintzak egitera deitu ditu herritarrak Eibar, Ermua, Zaldibar, Elgeta, Mallabia, Markina-Xemein eta Zallan. Azken honetan, gainera, Joaquin Beltranen senideek egindako deialdiarekin bat egingo dutela adierazi dute.
Horrez gainera, 20:30ean, bost minutuko "burrunbada" egiteko deia zabaldu dute; bi kandela piztu eta 'Zaborrezko munstroa' abestia jartzeko gonbita luzatu dute, baita ere. Aldarrikapenak sare sozialetara igotzeko eskatu du Zaldibar Argituk.