Herriko merkataritza sustatzeko plana martxan jartzeko eskatu dio Zaldibarko EH Bilduk udalari

Anboto 2020ko api. 15a, 13:02

EH Bilduk martxo amaieran hiru proposamen egin zizkion Zaldibarko Udalari ohar batean adierazi duenaren arabera, eta oraindik erantzunik ez jaso izana kritikatu du. 

"Salbuespenezko egoera honek salbuespenezko neurriak ezartzea eskatzen du" dio EH Bilduk oharrean. Bertan, udalari herriko ostalari, merkatari eta bestelako enpresentzat 60.000 euroko diru laguntza berezia ateratzea proposatu ziola dio. Horrez gainera, apirilaren 2an negozioak itxita dauden bitartean zaborrarena, estolderia edota bestelako udal zergak ez kobratzea proposatu zuela dio. "Prest gaude proposamenak negoziatzeko edota gobernu taldeak egin ditzakeenak entzuteko eta adosteko".

Horrez gainera, bost puntuko proposamen berri bat egin dio EH Bilduk Zaldibarko Udalari. Besteak beste, 'Zaldibarren Bizi, Zaldibarren Erosi bono kanpaina ezagunaren edizio berezi bat egiteko, edota 2020 gabonetako kanpaina azarora aurreratzea eskatzen dio, eta baita jaiei buruzko edozein erabaki kultura talde eta ostalariekin adosteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!