Zaldibarko liburutegiak jarduera desberdinak proposatuko ditu Whatsapp bidez

Anboto 2020ko api. 7a, 11:23

Besteak beste, jarduera fisikoak, dantzak edota sukalderako errezetak jasoko dira zerbitzu honen bidez. 688630885 telefono zenbakira "alta" bidali behar da albisteak jasotzen hasteko.

Zaldibartarrei konfinamendua arindu asmoz, whatsapp kanala sortu du Zaldibarko liburutegiak. Jasoko direnen artean, adibidez, e-liburutegia plataforma erabiliz liburuak eta filmeak deskargatzeko edota eskulanak egiteko informazioa egongo da. 

Babesa zortzi dendatan

Alerta egoeran, Zaldibarren zortzi denda daude zabalik udalak prentsa ohar batean azaldu duenaren arabera. Bertan, babes-manparak ezarri dituzte koronabirusaren zabalkundearen prebentzio neurri gisa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!