'Zaborrezko munstroa' hainbat musikari, artista eta sortzaileren arteko kolaborazio lana izan da. Musika Kokein taldearen eta Miren Narbaizaren artean sortu dute eta letra Txakur Gorria sormen taldearena da. Ahotsak Zaloa (Kokein), Malen (Txakur Gorriak), Miren (Mice), Aitor (Su Ta Gar) eta Maitek (Mursego) grabatu dituzte eta koruak David Karba-renak eta Jokin Bergara-renak dira. Irudien eta soinuaren lanketa ere hainbat lagunen elkarlanari esker eraman dute aurrera. Abestia Zaldibar Argitu plataformaren youtube kontuan eskegi dute eta letra hantxe irakurri daiteke.
Astelehenerako deialdia
Bihar bi hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegiko lur-jausia gertatu zenetik eta Zaldibar Argitu plataformatik deialdi bat egin dute. Bihar, astelehena, 20:30ean, Euskal Herriko balkoietan burrundada sortzera eta, ostean, abesti berria jartzera deitu dituzte herritarrak.
Data horren harira, bideo bat ere landu dute hainbat herritarren laguntzarekin. Bertan erantzukizunak eskatu, zaborren kudeaketarako eredu berria aldarrikatu eta biharko ekimenera batzera deitzen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!