Zaldibarko gaztetxeak hiru kontzertu eskainiko ditu streaming bidez

Anboto 2020ko mar. 25a, 18:00

Ander San Martinek, Ainhoa Azpitartek eta Leire Lazpitak eskainiko dituzte emanaldiak, martxoaren 27an, 28an eta apirilaren 3an izango dira online bidezko kontzertuak. 

Konfinamendua arintzeko herriko hiru musikariren emanaldiak antolatu ditu Zaldiabrko gaztetxeak hurrengo bi asteburuetarako. Ander San Martinek eta Ainhoa Azpitartek kontzertuak eskainiko dituzte, martxoaren 27an eta 28an, hurrenez hurren. Apirilaren 3an, ostera, Leire Lazpitak eskainiko du kontzertua.  Hiru emanaldiak 19:00etan hasiko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!