Hondakindegitik Aixolara isurtzen diren lixibiatuetako batzuek, “ziurrenik”, Eitzagaetxebarria baserriaren inguruko ibarrean lukete jatorria. Hala dio URAk, eta azken egunotako euriteetan legoke lixibiatuen kopurua handitzearen azalpena. Edozelan ere, lixibiatuak Aixola errekara ailegatzea ekidin guran dabil URA.
Nikel arrastoak Ego errekan ere bai
Ego errekan ere nikel mailak gainditu dira. Hauen jatorria, baina, ez legoke hondakindegian. Nikelak Mallabiko eta Ermuko kolektore-sistemak oraindik jasotzen ez dituen hondakin-uretan luke jatorria, URAren esanetan.
”Zabortegiko lixibiatuek eragindakoa Aixolara” mugatzen dela dio agentziak. Martxoaren 9an egindakoak dira azken analisiak eta amonio zein DBO5 parametrosk gainditu dira bertan, Aixolak Egorekin bat egin aurreko puntuan.