Lur-jausia Zaldibarren

Esparru akademikoko eta kulturaleko 84 izen ezagunek “trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialerako” bideorria martxan ipintzea eskatu dute

Anboto 2020ko mar. 9a, 17:21

Eitzagan otsailaren 15ean egindako manifestazioaren une bat.

Zaldibarren gertatutakoak “ingurumena kudeatzeko indarrean dagoen ereduaren agortzea agerian” jarri duela diote manifestuaren sinatzaileek. Desagertutako langileen gertukoei eta Eitzagako hondakindegiak kaltetutako auzotarrei “babesik beroena” eman dizkiete

“Dei egiten diegu euskal gizarteko erakunde publiko nagusiei, ekimen pribatuko sektoreei eta gizarte zibilaren baitan dauden eragile ezberdinei, jakintza zientifikoa oinarri hartuta eta datu errealak mahai-gaineratuta, trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialerako eztabaida zintzoa egin eta bideorri argi bat osatzera, hondakinek behar duten trataera zuzen eta zentzuzkoa barne. Naturak abisua jo digu, berma dezagun etorkizuneko belaunaldientzako euskal lurralde bizigarri bat” diote manifestuan.

Bestalde, “osasun publikoari eta herritarron bizi kalitateari modu zuzenean eragiten dieten esparruak kontrol publiko zorrotz eta arduratsuaren begiradapean” egon behar dutela gaineratu dute. 

Manifestuaren sinatzaileak

  • Enrique Zuazua (Humboldt katedraduna Erlangen)
  • Ramón Zallo (EHUko irakasle emeritua)
  • Joxerramon Bengoetxea (EHU-Eurobasque),
  • Jule Goikoetxea (Idazlea eta EHUko irakaslea)
  • Mari Luz Esteban (Antropologoa eta EHUko irakaslea)
  • Mario Zubiaga (EHUko irakaslea)
  • Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko irakaslea)
  • David Hoyos (EHUko irakaslea)
  • Eider Rodrigez Martin (Idazlea eta EHUko irakaslea)
  • Iker Iraola (EHUko irakaslea)
  • Ander Iturriotz (EHUko irakaslea)
  • Ane Larrinaga (EHUko irakaslea)
  • Margaret Louise Bullen (EHUko irakaslea)
  • Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea)
  • Gorka Bueno (EHUko irakaslea)
  • Uxue Alberdi (Idazlea eta Bertsolaria)
  • Harkaitz Zubiri (EHUko irakaslea)
  • Zesar Martinez (EHUko irakaslea)
  • Juan Hernandez Zubizarreta (EHUko irakaslea)
  • Marina Sagastizabal (EHUko irakaslea)
  • Koldo Irurzun (EHUko irakaslea)
  • Unai Villalba (EHUko irakaslea)
  • Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea)
  • Mila Amurrio (EHUko irakaslea)
  • Edu Zelaieta Anta (EHUko irakaslea)
  • Inaki Karrera (EHUko irakaslea)
  • Ion Andoni del Amo (EHUko irakaslea)
  • Laura Mintegi (EHUko irakaslea)
  • Saioa Bilbao (EHUko irakaslea)
  • Eñaut Elorrieta (Musikaria)
  • Amaia Agirre (EHUko irakaslea)
  • Aitor Begoetxea (EHUko irakaslea)
  • Miren Artetxe Sarasola (Bertsolaria eta EHUko irakaslea)
  • Anjel Errasti (EHUko irakaslea)
  • Edorta Arana (EHUko irakaslea)
  • Iker Etxano (EHUko irakaslea)
  • Ane Labaka Mayoz (bertsolaria)
  • Igor Elortza (Bertsolaria)
  • Mikel Zurbano (EHUko irakaslea)
  • Mikel de la Fuente (EHUko irakaslea)
  • Julio Soto (Bertsolaria)
  • Irene Arrarats (itzultzailea)
  • Iban Zaldua (Idazlea eta EHUko irakaslea)
  • Asier Blas Mendoza (EHUko irakaslea)
  • Josu Landa (idazlea)
  • Iratxe Retolaza (EHUko irakaslea)
  • Marta Luxan (EHUko irakaslea)
  • Itxaso Fernandez (EHUko irakaslea)
  • Petxo Idoaga (EHUko katedraduna)
  • Kattalin Miner (idazlea)
  • Amaia Serrano Mariezkurrena (EHUko irakaslea)
  • Maria Ruiz Torrado (EHUko irakaslea)
  • Xabier Mendiguren Elizegi (Idazlea eta editorea)
  • Amagoia Gurrutxaga (Idazlea eta Kultur kazetaria)
  • Amaia Alvarez Uria (EHUko irakaslea)
  • Efren Areskurrinaga (EHUko irakaslea)
  • Xabier Albizu Landa (EHUko irakaslea)
  • Amaia Lasa Alegira (idazlea)
  • Luismi Uharte (EHUko irakaslea)
  • Olatz Osa Zubia (editorea)
  • Joanmari Larrarte (Kazetari eta idazlea)
  • Martin Anso (Txertoako editorea)
  • Alaitz Aizpuru (Elkarreko editorea)
  • Antxiñe Mendizabal (Elkarreko editorea)
  • Veronica Castrillón (EHUko irakaslea)
  • Katixa Agirre (EHUko irakaslea eta idazlea)
  • Jon Ander Elorriaga (EHUko irakaslea)
  • Ines Osinaga (Musikaria)
  • Josu Larrinaga (EHUko irakaslea)
  • Jose Maria Rivadeneyra (EHUko irakaslea)
  • Alaitz Tresserras (EHUko irakaslea)
  • Aitor Garagarza (EHUko irakaslea)
  • Juanjo Ugartemendia de la Iglesia (EHUko irakaslea)
  • Estitxu Villamor (EHUko irakaslea)
  • Elixabete Garmendia lasa (Kazetaria)
  • Idoia Marcellan Barace (EHUko irakaslea)
  • Oihane Garcia (EHUko irakaslea)
  • Maite Zelaia Garagarza (EHUko irakaslea)
  • Joan Mari Torrealdai (Idazlea)
  • Jose Inazio Imaz (EHUko irakaslea)
  • Iñaki Barcena (EHUko irakaslea)
  • Lore Erriondo Korostola (EHUko irakaslea)
  • Maite Arroitajauregi (Musikaria)
  • Iñaki Zabaleta Imaz (EHUko irakaslea)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!