Lur-jausia Zaldibarren

Lore eskaintza egin diete Alberto Sololuzeri eta Joaquin Beltrani Eitzagan

Anboto 2020ko mar. 6a, 19:40

Hilabetea igaro da Zaldibarko hondakineko lur jausiaren eraginez Sololuze eta Beltran desagertu zirenetik. Zaldibar Argituk deituriko ekitaldian, hauek erreskatatzea lehentasuna izatea eskatu dute, "behar diren baliabide guztiak jarriz horretarako".

Dozenaka lagun bildu dira Eitzagan egin den ekitaldian. ekitaldian. Bertan, bi langileak gogoratzeaz gainera, erakundeen jokabidea salatu dute, eta erantzukizunak hartzeko eskatu dute. "Kontrol falta eta kaos sentipena nabarmen geratu dira eta asko kezkatzen gaituzte egon diren isiltasun konplize hauek". Langileen bilaketan lanetan "nahikoa" egiten ez direla ari salatu dute, gainera.  

Horrelakorik berriro ez gertatzeko bermeak eskatu dizkiete bertaratutakoek instituzioei, baita ere. Horrez gainera, arazoari konponbidea emateko eskatu dute. "Alberto eta Joaquin topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren alde, eta erantzukizunak argitu arte jarraituko dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!