Lur-jausia Zaldibarren

[BIDEOA] Kamioien joan-etorria nabarmen hazi da Eitzagan, hondakindegiko lurrak hartuko dituen deposituen eraikuntza dela eta

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 3a, 15:30

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak bi depositu eraikiko ditu Eitzagaetxebarria baserriaren ondoan. Zabortegiko hondakinetako batzuk bertan sartuko dituzte etorkizunean. 

Lanak hasita daude, eta kamioien joan-etorria nabarmen hazi da Eitzagako auzoan. Ingurumen sailak "lurren eta ondasunen aldi baterako okupazioaren erabilera publikoa" egingo du, deposituen eraikuntza "premiazkoa" baita. "Ohiko ingurumen-inpaktua eta lurzoruaren kalitatea ebaluatzeko prozeduretatik salbuetsita" daude lanak, "legeriak hori abalbidetzen baitu", premiazko kasuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!