Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko "giza eta ingurumen hondamendiak" ekonomia zirkularra birpentsatzeko balio beharko lukeela dio Iñaki Arriolak

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 26a, 10:59

ITURRIA: Twitter. Iñaki Arriolaren kontua

"Ez da onargarria, ezta jasangarria ere, orain arte bezala, hondakindegietan isurketak modu hain erosoan eta merkean egitea" esan du Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak. "Isurketentzako tasa ekologiko sendo bat eta albait arinen ezartzea" beharrezkotzat jo du. Adierazpenak bere twitter kontuan zabaldu ditu. Gaur goizean, Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari diren Basque Ecodesign topaketan hartu du berba Arriolak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!