Gaur gauetik otsailaren 28ra arte A8a itxita egongo da gauez Zaldibar parean, lur-jausia gertatu zen inguruan. Bi norazkoetan itxiko dute errepidea, beraz, Donostiara joan gura dutenek Ermuko bidesarian irten beharko dute, eta Eibarkoan sartu. Bilborantz datozenek, berriz, alderantziz.