Lur-jausia Zaldibarren

Lur-jausiaren eskumako aldean hasiko dira desagertutako langileak bilatzen, autoak aurkitu zituzten inguruan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 22a, 16:29

Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Arreta eta Meterologikoa zuzendariak jakitera eman duenez, autoak bilatu zituzten gunera zabaldu dute bilaketa eremua.

Gaur goizean bilaketa lanen egoera aztertzeko batzarra egin dute. Bertan, zabortegia egonkortzeko egiten ari diren lanak aztertu dituzte, besteak beste. Bilera horren ostean, Pedro Anitua Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Arreta eta Meteorologiako zuzendariak jakitera eman duenez, lur-jausian desagertutako langileak bilatzeko eremua zabalduko dute. "Gaur goizera arte lur-jausiaren ezkerreko aldean lanean ibili gara lanean, hau da, autobidera doan alde horretan. Baina zabortegiko alde hori egonkortu arte hor ezingo dugu gune horretan bilaketarekin jarraitu. Beraz, lur-jausiaren eskumako aldean jarraituko dugu bilaketa lanekin. Hau da, autoak aurkitu genituen lekuan", esan du Anituak. 

Batzarrean, Iñigo Urkullu lehendakariak, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak, Pedro Anitua Larrialdien Arreta eta Meteorologiako zuzendariak eta larrialdiak kudeatzeko teknikariak parte hartu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!