Bart gauean gizonezko bat atxilotu dute Zaldibarren eraso matxista bat egitea egotzita. Dominikako kideek ANBOTOri jakitera eman diotenez, erasoaren berri izan dutenean protokoloa martxan jarri dute. Hori horrela, bihar elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurreko plazan.