Zelan bizi izan dituzu egun hauek?
Hasieran, dena ondo zegoela zioten mezuak heldu zitzaizkigun, baina arduraz bizi izan genuen, tragedia bat izan delako, baina maila pertsonalean nahiko lasai nago. Barikutik aurrera, ostera, mezua aldatu egin zen, eta, harrezkero, kezka eta ardura nagusitu ziren herritarren artean. Mezu hori aldatzera, konfiantza ere galtzen da.
Sutea amatatuta, jendea lasaiago dagoela esango zenuke?
Konfiantza falta dago eta zurrumurru asko entzuten da.
Botikan, igarri duzue kutsaduraren eraginik?
Horrelako egoera baten aurrean ezin da gauza askorik egin. Jendea aho maskarak erostera etorri da botikara, eta agortuta daude. Sendagai garbigarriren bat edo eztarrirako zeozer eskatzera ere etorri dira, baina guk ez dugu gauza askorik egiteko. Badakit haurdun dauden emakume batzuk ere medikuarengana joan direla.