Lur-jausia Zaldibarren

"Banaketarako erabiltzen dudan furgonetak kedar arrastoak ditu; sutearen keagatik dela uste dut”

Anboto 2020ko ots. 21a, 10:36

Mallabitarra sortzez, Ermuan ogia banatzen du Maribi Carrilok.

Mallabitarra zara, baina Ermuan dago zuen lantokia. Ogia banatzen aritzen zara Ermuan, Berrizen eta Zaldibarren. Zelako egunak izan dira?

Ogia auzorik auzo banatzen dut, han-hemenka. Berdin Mallabia inguruetan zein Berrizko Andikona auzoan. Banaketa furgonetagaz egiten dudanez, barruan egon izan naizenean ez dut aparteko usain edo hatsik igarri. Gero, Ermura bueltatu izan naizenean, orduan bai. Hats handia igarri izan dut. Nire furgonetaren txapa gainean kedar modukoa dago itsatsita. Lehen ez zegoen hor. Zapatuan garbitu egin nuen furgoneta, eta zikina ezin da kendu. Esango nuke sutearen keak botatakoaren ondorio dela.

Bezeroak larrituta ikusi dituzu?

Batzuk oso larrituta egon dira, adinduak bereziki. Askok esan didate eztarri inguruan korapilo moduko bat sortu zaiela egunotan. Kea irentsi dutela. Haserre ere badaude. Asko Eitzagako manifestaziora joan ziren

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!