Lur-jausia Zaldibarren

[AZKEN ORDUKOA]: Sua berpiztu da Zaldibarreko zabortegian

J.D./M.Z. 2020ko ots. 20a, 22:51
Autopistako irteeratik ateratako argazkia.

Duela minutu batzuk sua berpiztu da Zaldibarreko zabortegian. ANBOTOk ateratako argazkian ikus daitekeenez foku berri bat piztu da zabortegian. Gainera, Ermuko Udalak sare sozialetan baieztatu egin du. 

Otsailaren 18an sutearen oinarrian zeuden fokuak amatatutzat eman zituzten arren, hondarrean dauden txingarrak berpizteko aukera zutela jakitera eman zuten teknikoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!