Dioxina eta furano kantitateek “beherazko joera argia” dutenez Osasun Sailak kanpoan arikera fisikorik ez egiteko eta etxeetako leihoak ez zabaltzeko aholkua bertan behera utzi du. Iñaki Berraondo Osasun sailburuordearearen hitzetan CSIC laborategiaren analisien emaitzek eta zabortegiko sutea itzaltzeak eragina izan dute neurriak bertan behera uzterako orduan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 14an furano eta dioxina kantitateak ohikoak baino 40 bat aldiz handiagoak zirela ikusita eman zien gomendioa inguruko herritarrei.