Motorreko matxura baten ondorioz, furgoneta batek su hartu du AP-8an, Zaldibar inguruan

Anboto 2020ko ots. 19a, 13:34

Gertaeraren irudia.

Gertaerak ez dago zauriturik eragin.

Gaur, 12:50 inguruan, furgoneta batek sua hartu du AP-8an Zaldibar inguruan, motorreko matxura baten ondorioz. Gertaerak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzako iturrien arabera.

Furgoneta bazterbidean dago Donostiarako noranzkoan eta ez du trafiko emarian eragiten. 80. puntu kilometrikoan gertatu da jazoera, beraz hondakindegiko lur-jausiaren ondorioz jarritako bypassetik kanpora. Bypassa 74. eta 78. puntu kilometrikoen artean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!