Zaldibarko herrigunean batzar informatiboa egiteko eskatu dio EH Bilduk alkateari

Anboto 2020ko ots. 19a, 11:02

Oharra kaleratu du Zaldibarko EH Bilduk, otsailaren 18an Jose Luis Maiztegi alkatearekin eta Juan Mari Uriarte alkateordearekin batu ostean. 

Batzarrean hainbat proposamen helarazi zizkieten EH Bilduko ordezkariek, besteak beste, Zaldibarko herrigunean batzar informatiboa deitzeko. Horrez gainera, Eitzagan jarritako neurgailuari buruzko informazioa eskatu zieten, baita ere. EH Bilduk, lanean eta proposamenak egiten jarraituko duela adieraziz amaitu du oharra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!