Lur-jausia Zaldibarren

Sutea kontrolpean izan arren, prebentzio neurriek indarrean jarraitzen dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 18a, 19:43

Artxiboko irudia

Neurketak Zaldibarren, Mallabian, Ermuan, Eibarren eta Elgetan egin dituzte. Gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak publiko egin du txostena, eta bertan azaldu dutenez, oraingoz, aire librean kirolik ez egiteko eta etxea ez aireztatzeko  gomendioei eutsi egiten diote. 

Gaur eguerdian mahai teknikoan Ernesto Martinez de Cabredo URA agentziaren zuzendariak jakitera eman duenez, sutearen oinarrian zeuden fokuak menderatu dituzte. Bertan azaldu duenez, amatatutzat eman dute sutea, baina azaldu du hondarrean dauden txingarrak berpizteko arriskua dagoela oraindik. 

Arratsaldean, berriz, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen inguruko datuak eman ditu. Txostenean azaldu dutenez, Zaldibarko zabortegiaren inguruan airearen kalitatean eragina duten konposatu nagusien monitorizatze eta neurketa jarraituaren emaitzen interprezioa egiten jarraitzen dute, eta egunotan hainbat neurketa egin dituzte Zaldibar, Mallabia, Ermua, Eibar eta Elgetan. Bestalde, txosten horretan aipatu dute, oraingoz, aire librean kirolik ez egiteko eta etxea ez aireztatzeko  gomendioei eutsi egiten diola Jaurlaritzak.

Zaldibarren emaitzak postontzietan
Zaldibarko Udalak herritarrak informatuta izan asmoz, airearen kalitateari buruzko informazioa etxeko postontzietan banatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!