Lur-jausia Zaldibarren

Herritarrekin egin den bezala, hondakindegiaren inguruan lanean ari diren beharginentzako babes neurriak eskatu ditu ELAk

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 18a, 09:20

"Erakunde publikoek ez dute luiziaren inguruan lanean ari direnak babesteko inongo neurririk ezarri. Onartezina da", azaldu du sindikatuak ohar batean. 

Hondakindegiaren inguruko enpresa guztiei "lan jarduera bakoitzari dagokion arriskua berehala" neurtzea eta "egoera bakoitzari dagozkion presazko babes neurriak" hartzea eskatu du ELAk. Langileen osasunaren babesak "lehentasunik ez" duela ere azaldu du sindikatuak. "Autopista ireki zenean ez zen hala izan, amiantoa zegoela jakin arren, eta gaur egun horrela izaten jarraitzen du". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!