Txostenean adierazi dutenez, astebetez hondakindegi inguruko zazpi puntutan egin dituzte neurketak. Tartean, Eitzagaetxebarria baserrian eta Mallabitik igarotzen den Ego ibaian. Neurketak eginda, hainbat lixibiatu erreketara heldu direla aipatu dute. Amonioa, disolbagarri orgarnikoak, hidrokarburoak, kadmioa, nikela eta selenioa, besteak beste.