Zaldibarko Koralak Balendin Lasuen omenduko du San Andres elizan, domekan

Jone Guenetxea 2020ko ots. 14a, 11:13

Balendin Lasuen joan zen abenduaren 26an hil zen, 95 urte zituela. Herriko politikagintzan eta kulturgintzan pertsona ezaguna zen. Besteak beste, herriko alkatea izan zen frankismo osteko urteetan. Herriko koraleko sortzaileetariko bat ere izan zen. Horregatik, abesbatzak omendu egingo du Lasuen, domekan.

Kontzertua Zaldibarko San Andres elizan egingo dute. Euskal kulturaren bultzatzaile sutsua izan zen zaldibartarra. 60ko hamarkada amaierako eta 70eko hamarkada hasierako testuinguru nahasian, Euskal Liburu eta Disko Azoka zabaltzeko lan egin zuen. Gerediaga elkarteak antolatutako beste hainbat ekitalditan ere lan egin zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!