Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko lur-jausian desagertutako beharginak gogoratu dituzte sindikatuek Bilbon deitutako elkarretaratzean

Jone Guenetxea 2020ko ots. 13a, 19:17

'Istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea' lelopean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute Arriaga Plazan, gaur arratsaldean.

Sindikatuek diotenez, lan instripuen ondorioz 2020an 11 behargin hil dira dagoeneko eta Zaldibarko luizian langile bi desagertuta daude. "Zaldibarren gertatutakoa argigarria da oso. Bertan aritu izan diren langileak urteetan arriskuan jarri dituzte kaltegarriak diren substantziengatik, babesik gabe", diote sindikatuek. Gaineratu dutenez, luizira lanera joan ziren langileei ez zieten amiantoaren inguruko informaziorik eman. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari egun dauzkan baliabide guztiak prekaritateari aurre egiteko erabili ditzala exijitu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!