Lur-jausia Zaldibarren

Ingurumen Saila: "Airearen kalitatearen neurketen emaitzek ohiko parametroen barruan egoten jarraitzen dute"

Anboto 2020ko ots. 11a, 18:20

Prentsa oharrean diotenez, gaur egindako neurketen datuek baieztatu dute azken neurketek "profil egonkorra" adierazten dutela eta EAEko hiriguneen "ohiko balioetan" daudela.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Zaldibarko zabortegiaren inguruan airearen kalitatearen kontrola eta zaintza indartu duela azaldu du prentsa ohar bidez. "Neurketen emaitzek, gaur-gaurkoz, ez dute inolako aldaketa kezkagarririk erakusten eta ohiko parametroen barruan egoten jarraitzen dute", dio Ingurumen Sailak.

Gaur eguerdiaz geroztik, Eibarren beste unitate mugikor bat ipini dute. Unitate hori Ermuan jada jarrita zegoenari gehitu zaio. Bestalde, azaldu dutenez, egunero eskuzko laginketak egiten dabiltza, zabortegitik hurbilen dauden auzoei  lehentasuna emanez. "Baldintza meteorologikoen arabera, beste gune batzuetan ere hartuko dira laginak" . Etengabe konposatu organiko lurrunkorrak eta amianto esekia, baita airearen inguruko araudiak markatutako kutsatzaileak neurtzen ari direla argitu dute.

Ingurumen Sailak gaurko datuen berri eman du. Prentsa oharrean diotenez, gaur egindako neurketen datuek baieztatu dute azken neurketek "profil egonkorra" adierazten dutela eta EAEko hiriguneen "ohiko balioetan" daudela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!