"Jarraipena egiten aritu diren teknikariek zabortegiko goiko aldean arrakalda gehiago agertu direla azaldu dute, eta horrek lur-jausi gehiago egoteko arriskua areagotzen du" azaldu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko larrialdi arduradunak irratsaioan. Gaur "aditu bat" da iristekoa, Alemaniatik. "Txosten guztiak eskuartean ditugunean erabakiko dugu zein den estrategia" gehitu du jarraian Etxabek.
Mugimendu berriak egoteko aukera "oso handia" dela esan arren, Ap-8 autobidea zabalik egotea ez dela arriskutsua azaldu du Etxabek, "topea eginda dagoelako. Horrez gainera murrua ezarriko dute. Arrisku handiena goikaldean dago".
Hondakindegiko sutea "kontrolpean" dagoela gehitu Gaizka Etxabe larrialdi arduradunak, gainera.