Lur-jausia Zaldibarren

Eitzagan airearen kalitate neurgailu bat ipintzeko eskatu du Zaldibarko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 10a, 15:53

Airearen kalitateari buruzko datuak ezagutzea "ezinbestekoa" dela esan du Jose Luis Maiztegi alkateak. 

Ermuan eta Eibarren egin duten bezala, Eitzagan ere airearen kalitate neurgailu mugikor bat ipintzeko eskatu dio  Zaldibarko Udalak Ingurmen Sailari. "Airearen kalitateari buruzko datuak ezagutu behar ditugu, ezinbestekoa da zaldibartarrak informatu ahal izateko " esan du Jose Luis Maiztegi alkateak. Behin datuak eskuetan dituztela, udal kanalaren bitartez herritarrei bidaliko dizkietela azaldu dute. 

Horrez gain, Ermuko eta Eibarko udalegaz koordinazio "handiagoa" eta "hobea" eskatu du udalak, eta gaur arratsaldean Lehendakaritzan batzartuko direla jakitera eman du. 

Bestalde, Juan Mari Uriarte alkateordea arratsaldean Eitzagako bizilagunekin bilduko dela jakinarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!