Estefania Beltran De Heredia Segurtasun sailburuak agerraldia egin du gaur Zaldibarren, Iñaki Arriola Ingurumen sailburuarekin batera. Makinekin eta hondeatzaileekin aritu dira azken orduetan erreskate lanak aurrera eramaten. Gaur, baina, halakorik ez erabiltzeko gomendioa eman du geologo taldeak. Hondakindegiko lurren ezegonkortasunak "lur-jausi berriak" ekar ditzakeela.
Uneotan, erreskate indusketak "beste puntu batzuetan eta beste baliabide batzuekin" egitea aztertzen ari da Jaurlaritza.