Lur-jausia Zaldibarren

“Verter recycling enpresari exijituko diogu hondakindegiaren egonkortasunerako eta osasunerako soluzioak eman ditzala”

Anboto 2020ko ots. 10a, 13:37

Iñaki Arriola ingurumen sailburuak eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak agerraldia egin dute Zaldibarren. “Hondakindegia ez da Jaurlaritzarena. Enpresa pribatua da. Guk, administrazio modura lurraren egonkortasunerako eta osasunari lotutako soluzioak eman ditzala exijituko diogu”.

Agerraldian Elena Moreno sailburuordea ere egon da. Lindanoa dagoen hipotesia “erabat” baztertu du. 2019ko uztailean hainbat irregulartasun detektatu zituen Jaurlaritzak hondakindegian. Horietako bat “baimendu bako hondakinak” zirela esan du Arriolak. Bere esanetan, “nagusiki, plastikoak” hondakindegiak baimen barik hartutako materialak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!