Lur-jausia Zaldibarren

Protestarako deia egin dute Zaldibarren, desagertutako langileen erreskatea, osasuna eta erantzunkizunak aldarrikatzeko

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 10a, 11:08

Hainbat herritarrek, "Zaldibar argitu!" lelopean, manifestazio zaratatsua egingo dute gaur 19:30etan, udaletxe plazan. Hiru eskari nagusi egingo dituzte. Bat: hondakindegiko lur-jausian desagertutako langileen erreskate lanei lehentasuna ematea. Bi: osasuna eta ingurumena erdigunean ipintzea, eta, hiru: "arduradun politikoen kudeaketa" salatuko dute "erantzunkizunak" eskatzeko. 

Zaldibarren egiteaz gainera, Ermuan eta Eibarren ere deitu dituzte protestak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!