Lau urtez Euskadi-Murias taldeko zuzendaria izan den Ruben Perez zaldibartarra Baqué Team taldeko kirol zuzendaria izango da denboraldi honetan. "Duela bost urte hasi nintzen kirol zuzendari moduan Baqué taldean, eta lau urte profesional mailan egin ostean dena hasi zen tokira itzuli naiz", esan du Perezek. Zaldibartarren hitzetan, gazteei laguntzen ariko da, eta bere jakintza partekatuko die.