Lur-jausia Zaldibarren

Eitzagako auzotarrek manifestu bat kaleratu dute hondakindegian gertatzen ari denaren harira

Anboto 2020ko ots. 9a, 19:57

Eitzagako auzotarrek bederatzi puntuko oharra kaleratu dute. Adierazpen osoa, behean irakurgai

  1. Hildako langileen familiekiko gure doluminak eta atsekabea adieraztea. Gorputzen bilaketarekin jarraitzea eskatzen dugu hauek aurkitu arte.
  2. Informazio zehatza eta gardena zabortegiaren inguruan gertatzen ari denari eta bizilagunengan izan ditzakeen eraginei buruz
  3. Inguruko aire, ur eta lursailen azterketa zehatzak. Bai oraintxe bertan eta bai denboran zehar deskontaminazio prozesu guztia bukatu arte
  4. Bizilagunei osasuna babesteko gomendio zehatzak eman eta gertuko bizilagunen azterketa medikoak egitea ahal den eta azkarren eta hauen jarraipen bat
  5. Zabortegia eta gertuko bizilagunen segurtasuna bermatzea bizi ahal diren lur mugimenduen artean
  6. Zaldibar, Ermua eta Eibarko Udalen koordinazioa, beraien artean eta Eusko Jaurlaritzarekin
  7. Zabortegia ixtea eta bertan dauden material toxiko guztiak ateratzea edo zabortegiaren area guztia zigilatzea
  8. Dagokionari erantzunkizunak eskatzea
  9. Jarduera plan bat Eusko Jaurlaritzaren aldetik
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!