Lur-jausia Zaldibarren

Sinadura bilketa bat hasi dute Zaldibarren gertatutakoa argitu dadin eskatzeko

Anboto 2020ko ots. 9a, 19:14

Joseba Eneko M. lez sinatzen duen herritarrak ipini du martxan sinadura-bilketa eta Iñigo Urkullu lehendakariari helarazi gura dizkiote eskariak. Lehendakariari agerraldi publiko bat egitea eskatzen diote bertan, besteak beste, “informe larriaren ostean” hondakindegia “zabalik zergatik ote zegoen argitzeko”. Modu berean, “langileen eta erreskate lanetan ari ziren pertsonen osasuna bermatzeko beharrezko ziren neurriak zergatik ez ziren hartu” azaltzea ere eskatzen dute.

Atari honetan ipini dute sinadura-bilketa:

https://secure.avaaz.org/es/community_petitions/inigo_urkullu_eusko_jaurlaritzagobierno_vasco_que_ha_pasado_en_el_vertedero_de_zaldibar_zer_gertatu_da_zaldibarreko_zabortegian_/?rc=fb

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!