Jaurlaritzak ohar batean esan duenez, etengabe ari dira airearen kalitatea neurtzen. "Konposatu organiko hegazkorren mailek hainbat gorabehera" izan dituzten arren, kezkatzeko arrazoirik ez dagoela dio. Kutsadura indizeak "parametro normaletan" daudela azaldu du. "Ohiko kutsadurak" eta "konposatu organiko hegazkorren kutsadura" ari dira neurtzen atzotik.