Josu Zubiaga Segurtasun Sailburuordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, hondakindegiaren ingurua ezegonkorra denez, desagertutako bi langileak aurkitzeko indusketa plan bat egingo dute. Antza denez, desagertutako langileak egon daitezkeen ingurua ezagutzen dute. Indusketa plan horren bidez, jakin gura dute makinaria bertara sartu daitekeen. Kokapen hori hondakindegiaren goiko aldean izango litzateke.