Lur-jausia Zaldibarren

Eitzagako auzokideek lur-jausiaren inguruko "informazio falta" salatu dute

Anboto 2020ko ots. 9a, 11:59

Gaur, 12:00etan Eitzagako auzokideek Zaldibarko hondakindegian gertatutako lur-jausiaren inguruko batzarra egin dute. 

Eitzagako auzokideak kezkatuta daude. Azken orduetan lur-jausia gertatu den hondakindegiaren inguruan publiko egin diren albisteek zur eta lur utzi dituzte. Luiziaren inguruan izan duten "informazio eza" salatu dute. "Azken lau egunean ez digute ezelango informaziorik eman", diote auzokideek. Egoeraren aurrean, auzo-batzarrean biltzea erabaki dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!