Airearen kalitatea aztertzeko neurgailuak eraman ditu Jaurlaritzak, gaur goizean, Zaldibarko hondakindegiaren inguruetara. Oraingoz, airearen kalitatea “parametro arruntetan” dagoela dio. Egoerak okerrera egingo balu, “berehala” emango liekete abisua inguruko herritarrei. URA agentziaren arduradunak ere bertaratu dira han inguruko erreken ur-laginak jaso eta neurketak egiteko.