Lur-jausia Zaldibarren

Hondakindegiko lurren ezegonkortasuna dela eta, erreskate lanak bertan behera utzi behar izan dituzte gaurkoz

Anboto 2020ko ots. 8a, 13:55

Erreskate taldeko kideak atzo arratsaldean (SOS Deiak, Twitter)

Erreskate taldean ari direnen “segurtasun arrazoiengatik” hartu dute erabakia 13:00etan, hondakindegia ikuskatzen ari den geologo talde batek hala aholkatuta. “Euriak edo beste zenbait faktorek” mendi magalaren egonkortasuna kolokan jarri dezaketela diote larrialdi zerbitzuko iturriek, eta, ondorioz, beste lur-jausi bat gertatzeko arriskua areagotzen dela. Geologo taldea bihar goizean hurbilduko da berriro hondakindegira, erreskate lanekin jarraitzerik ba ote dagoen baloratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!