Bart piztu da sutea, larrialdi zerbitzuetako langileek erreskate lanak utzi eta ordu batzutara. Larrialdi zerbitzuek diotenez, “tamaina txikiko sutea” da eta amatatzeko zailtasunak planteatzen ditu piztu den tokiagatik. Gainaldean piztu denez, zaila dute ibilagailuak bertaratzea. Momentuz, sutearen bilakaera ebaluatzen jarraituko dute. Bestalde, azaldu dute sutea ez dela erreskate lanen eraginez piztu.